Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 24 de septiembre de 2018

IK4-AZTERLANeko ikerlari Maider Muroren doktorego tesia finalista AIEM Sarien IV. edizioan

Bilboko Ingeniaritza Eskolaren eta IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroaren lankidetzaren emaitza de tesi lanak XXII. Ingeniaritza Mekanikoko Kongresu Nazionalean jaso du aitorpena.

Maider Muro doktoreak defendatutako “Generazio berriko tresneriaren garapena berozko estanpazioko piezen ezaugarri mekanikoak eta dimentsionalak hobetzeko” ikerketa lana tesi lanik onenaren AIEM sarien IV edizioan finalista izan da. Sari hauek Espainiako Ingeniaritza Mekanikoko Elkarteak eskaintzen ditu. IK4-AZTERLANeko Prozesu Metalurgikoen B&G areako konformatze teknologien lantaldeko kide den Muro doktoreak  lorpen honen erakusgarri den diploma jaso zuen XXII Ingeniaritza Mekanikoko Kongresu Nazionaleko gala afarian.

Carlos Angulo Duque Prof. doktoreak eta Antonio Gorriño Vicandi Prof. doktoreak (Ingeniaritza Mekanikoko Departamentua) zuzendu duten tesi lanari Cum Laude Bikain kalifikazioa eman zion epaimahaiak.

Sarietara aurkeztutako lan kopuru handiak eta hauen kalitate altuak tesiaren balio zientifikoa nabarmentzen dute, zeinak aurrez izandako kanporatze prozesuak gainditu dituen.