Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 1 de junio de 2020

AZTERLANek eta VEIGALANek galda material optimizatuak sortu dituzte Adimen Artifiziala erabilita

Berrikuntza hau DigiMAT proiektuaren baitan garatu da zeinak automobilentzako galga segurtasun azpi-konjuntuen fabrikazioa duen helburu. Proiektuan parte hartzen dute baita AAPICO eta CONTINENTAL TEVES enpresek.

Fabrikazio prozesuen gaineko kontrola hobetzea funtsezkoa da akatsik gabeko eta ezaugarri espezifikoak dituzten osagarriak sortzeko. Horretarako, prozesu-datuen analisiak eta Kontrol Prediktiborako Ereduek (KPE) fabrikazio prozesuak eta emaitzak lotzeko aukera eskaintzen dute, prozesuko aldagaiak muga operazional zehatzen baitan aurkitzen direla baieztatuta, piezetan bilatzen diren ezaugarriak lortzen direla bermatuz.

Burdin-galda prozesuetan teknologia hauek aplikatuta, AZTERLAN Zentro Teknologikoa eta VEIGAN oinarri teknologikoko enpresa, automobilgintza sektoreko AAPICO (fundizioa) eta CONTINENTAL TEVES (galga fabrikatzailea) enpresekin batera, propietate aurreratuak dituzten materialen fabrikaziorako soluzio adimentsua garatzen ari dira automobilgintza sektorerako. Orain arte garatutako teknologiak galga azpi-konjuntuen produkzioan erabilitako materiala hobetzeko aukera eskaini dio lantaldeari, galga erresistenteagoak eta arinagoak fabrikatzeko.

Galda teknologietan aditua de Jon Garay AZTERLANeko ikerlariaren hitzetan “burdin-galda eraldatze prozesu konplexua da non hainbat aldagaik parte hartzen duten. Duen erresistentziagatik, kalitate-prezio harremanagatik eta geometria konplexuak eta near net shape piezak sortzeko aukera eskaintzen duelako funtsezko rola jokatzen du automobilgintzan, eta hala izaten jarraituko du. Hala ere, egungo pisu-arintze joerak direla eta materialak muga berrietara eraman behar ditugu eta, horretarako, prozesu sendoagoak eta efizienteagoak sortu beharra daukagu”.

Lehen fase batean, lantaldeak adimen artifizialeko sistema garatu du denbora errealean fabrikazio prozesuko datuak AAPICOren saiakuntza-bankuetan zein AZTERLANen burututako karakterizazio aurreratuetan lortutako emaitzekin lotzen dituena. Garatutako ereduei esker, garrantzitsutzat jotako parametro espezifikoengan eraginda “hala nola, burdinaren kalitate metalurgikoa, konposizio kimikoa eta prozesuko beste parametro kritiko batzuk”, materialaren ezaugarriak hobetzea lortu dugu, bere pisua eta erresistentzia hobetuta.

VEIGALANeko garatzaile Asier Gonzálezen hitzetan “gure ahaleginak sentsore sare batez, saiakuntza suntsitzaileetako eta ez-suntsitzaileetako kontrolez, KPEez eta gainbegiratutako ikaskuntza algoritmoez osatutako arkitektura digitala garatzera zuzendu dira ezaugarri aurreratuak dituzten osagarri metalikoak sortzeko”.

DigiMAT proiektuaren baitan garatzen ari den teknologia beste galda-material eta osagarri batzuetan aplikatzeko modukoa da eta eragin zuzena dauka osagarrien diseinuan, pisua arintzeko aukera eskainita. Gainera, piezen ezaugarriak prozesuan zehar bertan bermatzen direnez, produkzio osteko hainbat kontrol ezabatzeko aukera eskaintzen dute.

Proiektuaren partzuergoak uste du berrikuntza hau edozein material metalikorengan erabili ahalko dela eta ateak irekitzen dizkiela material belaunaldi berri bati eta prozesu industrial jasangarriago eta efizienteagoei.

Egun, lantaldea eredu berriak AAPICOn ezartzeko lanetan ari da, ondoren, lehen prototipoak sortzeko.

DigiMAT proiektuak Horizon 2020ren baitako EIC Fast Track to Innovation programaren diru-laguntza dauka 830903 lizentziarekin.