Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 29 de abril de 2019

IK4-AZTERLANek 4.0 teknologiek aluminiozko injekzio prozesuetarako eskaintzen dituzten aukerak aurkeztu ditu SMAPRO proiektuaren testuinguruan

“4.0 fabrikazio adimentsurako teknologiak” jardunaldi teknikoak SMAPRO proiektuaren baitan parte hartu duten agenteak bildu ditu, adituak fabrikazio aurreratuan eta 4.0 industria teknologietan.

Apirilaren 4an egin da Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroaren Instalakuntzetan (CFAA) “4.0 fabrikazio adimentsurako teknologiak” izeneko jardunaldia SMAPRO proiektuaren baitan izandako emaitza esanguratsuenak ezagutzera emateko helburuarekin. Hainbat kasu praktiko eta erakusleren bitartez, fabrikazio aurreratuak eta 4.0 teknologiek prozesu industrial desberdinetarako eskaintzen dituzten aukerak azaldu ziren.. 

IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroa ordezkatuz, Ana Isabel Fernández doktoreak, aluminio galdaketako teknologietan aditua den ikerlaria, 4.0 industriako teknologia aurreratuek (sensorika aurreratuaren ezarpena, prozesu datuen bilketa eta tratamendu adimentsua), VPDC aluminiozko injekzio prozesuen optimizaziorako eskaintzen dituzten aukerak azaldu zituen.   

SMAPRO proiektu parte-hartzailea Eusko Jaurlaritzaren ELKARTEK programaren baitan gauzatu da hainbat berrikuntza agenteren parte hartzearekin, hala nola, IK4-AZTERLAN, IK4-IDEKO, IK4-LORTEK, IK4-TEKNIKER, TECNALIA, FAGOR/AOTEK, MU eta UPV/EHU.

Smapro fundición aluminio 4.0

Ana Isabel Fernández doktorea, IK4-AZTERLAN, SMAPRO proiektuaren baitako lorpenak azaltzen CFAAn.