Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 10 de octubre de 2017

IK4-AZTERLANek "Simposium Internacional sobre Avances Tecnológicos de la Fundición” ekitaldian parte hartu du Mexikon

Ekitaldi tekniko hau irailaren 27an eta 28an egin da Saltillon (Coahuilla, Mexiko). Parte hartu dutenen artean amerikar kontinenteko galdaketa alorreko ordezkari andana izan dira.

IK4-AZTERLANeko ikerlariek zentro teknologikoaren lan-lerroetariko batzuk partekatu dituzte bertaratuko profesionalekin. Batetik, "Nuevas aleaciones de aluminio reciclables” (Aluminio birziklagarri aleazio berriak) izenburupean, gure Ikerketa Metalurgikorako Zentroaren aurkezpenetariko batek aluminio-txatarren erabileran eta birziklatzean izandako aurrerapenak kontrastatzeko aukera eskaini zuen. Zentzu honetan, desberdintasun handiak daude txatar mexikarren eta europarren artean, bai ezaugarri metalurgikoei dagokienean bai ematen zaien erabileran. “Smart Foundry” (Fundizio Inteligente) izeneko bigarren parte hartze batean, gure Zentro Teknologikoak galdaketa prozesuen digitalizazioarekin lotutako zenbait aurrerapen teknologiko aurkeztu zituen, baita honek 4.0 Industriaren alorrean burni fundizioei eskaintzen dizkien aukerak ere. Aurkezpen honek interes handia sortu zuen bertan parte hartu zuten teknikarien eta adituen artean.

Simposium-ak Saltilloko Eskuladeko Galdatzaile Elkartearen (SMFRS) 40. urteurena ospatzeko aukera ere eskaini du. Elkarte honek ibilbide luzea du Mexikon. Historikoki Mexikoko iparraldeko eskualde honek herrialdeko galdeketa enpresa esanguratsuak hartu ditu, tartean, CIFUNSA Saltillo, Tupy edota Nemak.

Raymundo del campo en simposium fundición

IK4-AZTERLAN Zentro Teknologikoaren aurkezpeneko momentu bat

banner simposium fundidores méxico

 "Simposium Internacionel sobre Avances Tecnológicos en la Industria de la Fundición" ekitaldiaren irudi ofiziala