Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 23 de mayo de 2019

IK4-AZTERLANek prestazio altuko burdin-galdaketa industriaren lehiakortasuna hobetzea ahalbidetzen duen teknologia berritzailea garatu du

Garapen berriak osotasunean lantzen ditu kalitate metalurgikoa, prozesuko datuen esplotazio adimentsua eta tresneriaren diseinu aurreratua bezalako alorrak. Ondorioz, prozesuen eraginkortasuna hobetzea eta lehengaien erabilera efizienteagoa egitea lortzen da gastuan eta ingurumenean inpaktu positiboa lortuta, bai energia efizientzia ikuspuntutik bai karbono arrastoa gutxituta.

Gaur egun, galdaketa industriak erronka garrantzitsuak dauzka aurrean merkatuen globalizazioaren zein lehiakortasuna hobetzeko beharraren ondorioz, beti ere, kontuan izanda ingurumenaren babeserako araudia errespetatu behar duela. Erronkoi aurre egiteko, beharrezkoa da sektorean aldaketa sakona bultzatzea produkzio bitartekarien gaitasunean oinarritutako eredutik ezagutzaren ekonomia oinarrian duen eredu batera igarota.

Jakina den moduan, galdaketa prozesuak energia eta material eskaera handia dauka, nahiz eta egia den bigarren alor honetan era aktiboan parte hartzen duela materialen birziklapen eta balorizazio zikloan. Galdaketa industriaren inpaktu energetikoa neurtzeko, nahiko da esatea galdatutako tona 1 pieza fabrikatzeko 1.500 eta 2.200 kWh behar dela, lortu den optimizazio mailaren arabera. Honela, energia da sektoreko enpresen gastu handienetako bat. 

Energia kontsumoarengan errendimenduaren hobekuntzaren bitartez eragin nahian, hau da, osagarri gehiago produzitzea lehengai kopuru berarekin, IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak teknologia berritzailea garatu du kalitate metalurgikoa, kontrolerako sistema eta parametro aurreratuen ezarpena eta moldaketa tresneriaren kontzepzio optimizatua barne hartuta.

Teknologia berritzaile honek, zeinak metalaren solidotze prozesuko hedatze eta kontrakzio fenomenoak kudeatzen dituzten fundamentu teorikoak konbinatzen dituen, solidotze fenomenoetan gertatzen den kontrakzioa konpentsatzeko beharra gutxitzea ahalbidetzen du. Honela, osagarri bera sortzeko %25  material gutxiago behar izatera irits daiteke.

Garapen berriak, prozesutik atzitutako datuen kudeaketa aurreratuarekin batera, salto kualitatiboa ematea ahalbidetzen du galdaketako tresneriaren kontzeptualizazioan eta diseinuan. Besteak beste, elikagailuen ezabapen totala edo partziala eta betetze sistema multzoaren dimentsionatzea ahalbidetzen du.
6 urteko garapenaren ondoren, teknologia berria eskala txikian (galdaketa planta pilotuan) zein hainbat inguru industrialetan balioztatu da.

Sektoreko ETE batean aplikatuta, garapen berri honen inpaktu ekonomiko potentziala 1,5 eta 3 millioi euro ingurukoa izatera irits liteke, fabrikazio kostuak txikitzearen ondorioz.

Sektoreko ikuspuntutik, programa honi lotutako kontsumo elektrikoaren murrizketa urteko 160.000.000 kWh izatera irits liteke EAEko galdaketa industriarentzako. Zifra hau 25.000-30.000 biztanleko udalerri baten kontsumoaren parekoa da. 

imagen fundición