Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 20 de septiembre de 2018

IK4-AZTERLANek Nadcap akreditazioa berritu du aeronautika sektorerako entseguak egiteko

Nadcap akreditazioak Metalurgia Ikerketa Zentroaren konpetentzia teknikoa ziurtatzen du hegazkingintza sektorerako material metalikoen karakterizazio aurreratua burutzeko laboratorio bezala (materials testing laboratory).

Performance Review Institute erakunde entzutetsuak emana, Nadcap akreditazioa berriztatzeak zentro teknologikoaren konpromisoa erakusten du estandarrik zorrotzenak betetzeko eta, era berean, kalitate eskakizun altuak dituen sektore honi berme estrategikoa eskaintzea ahalbidetzen du.

Zentroko profesionalen esperientziak eta trebakuntza teknikoak, abangoardiako instalakuntza eta ekipamenduan oinarrituta, industria aeronautikoari materialen karakterizazio aurreratuko zerbitzuak, zerbitzuan izandako hutsegiteen analisia eta Entsegu Ez-Suntsitzaileak eskaintzea ahalbidetzen dio IK4-AZTERLANi, beti ere, sektorearen lehiakortasuna hobetzera bideratuta.

Metalurgia Ikerketa Zentroak esperientzia zabala dauka hegazkingintza sektorean erreferente diren enpresekin elkarlanean, tartean, AIRBUS, SIKORSKY, CESA, AERNNOVA edota ITP. Era berean, aeronautika alorreko ikerketa proiektuetan parte hartzen du finantzaketa pribatuko zein publikoko proiektuen bitarte. Azken honen erakusgarri dira Hiperturb edota Rib-On proiektuak zeinak Clean Sky 2 programaren baitan kokatzen diren (Horizon 2020 europar programa markoaren baitan).

Honela, Nadcap akreditazioak IK4-AZTERLANek hegazkingintza industriara bideratutako zerbitzu teknologiko aurreratuen eskaintza zabala indartzen du.

Nadcap hegazkingintza sektorerako entseguak