Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 27 de julio de 2020

AZTERLANek mugikortasun jasangarria bultzatuko du Bike2Work ekimenera gehituta

Metalurgia Ikerketa Zentroak Durangaldeko Mankomunitateak bultzatutako ekimenarekin bat egin du Eskualdean bizikletaren erabilera indartzeko. Proiektua Cycle Friendly Employer nazioarteko ekimenaren baitan txertatzen da.

Europar Ziklista Ferderazioak sortua eta Europar Batasunak bultzatua, Bike2Work ekimenaren helburua da mugikortasun eredu "jasangarriago eta osasuntsuago" hau bultzatzea lanerako joan etorrietan.

Eskualdean iniziatiba hau zabalduta Durangaldeko Mankomunitatearen helburua da Cycle Friendly Employer zigilua duen lehen eskualdea bilakatzea. Horretarako tokiko administrazio publikoen, erakundeen eta enpresen babesa dauka.

Mireia Elkorobide Durangaldeko Mankomunitateko presidentearen hitzetan, "nahiz eta Mankomunitatearen apustua bizikletaren erabilera lan esparrutik haratago bultzatzea izan, dudarik gabe, enpresek eta erakundeek funtsezko rola bete dezakete mugikortasun mota hau bultzatzen eta errazten; baita sentsibilizazio agente moduan ere".

Testuinguru honetan, AZTERLAN Zentro Teknologikoaren konpromisoa da mugikortasun jasangarria eta bizikletaren erabilera bultzatzea. Horretarako, Mankomunitatea buru dela, erakunde honek helburu honekin definitu duen 3 urterako bide-orrian oinarrituta hainbat ekimen eta ekintza bultzatuko ditu.

AZTERLAN BIke2Work

Mireia Elkorobidek, Durangaldeako Mankomunitateko presidentea, ekimenera gehitu izanaren erakusgarria eman dio Maider Muro ikerlariari, iniziatiba hau AZTERLANen baitan garatzearen helburua.