AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak metalezko hautsen atomizazio gaitasun berria aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzaren AZPITEK programaren emaitzen aurkezpenean. Ekitaldian parte hartu dute Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak, Estíbaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Alberto Fernández Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak, bai eta BRTAko eta aliantzaren batitako zentro teknologikoetako eta IKZetako ordezkariek ere. Ekitaldiaren buru izan da Beatriz González Ciordia doktorea, BETSAIDE S.A.L. enpresako zuzendari nagusia eta AZTERLAN Fundazioko presidentea.
Hauts metalikoen alorrean AZTERLAN garatzen ari den ikerketa-lanek transformazio metal-mekanikoko industriara bideratutako aukera garrantzitsuak eskaintzen dituzte, eta horiek eragina izango dute material eta osagai metalikoen diseinuan eta aplikazioan.
Aplikazio potentzialen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
Ikerketa- eta garapen-arlo horrekin lotutako gaitasunak indartzeko, AZTERLAN Zentro Teknologikoak metalezko hautsak fabrikatzeko ekipamendu berriak eskuratu ditu, hala nola, ultrasoinuen eta gainerako ekipo periferikoen bidezko atomizazio-ekipo bat eta hauts metalikoak fabrikatzeko eta manipulatzeko azpiegiturak eta lanabesak.
AZTERLANeko zuzendari nagusi Garikoitz Artola doktoreak jakitera eman duenez, gaitasun berri horiekin “kalitate handiko metalezko hautsak sor ditzakegu aleazio eta/edo metal desberdinetako harietatik edo barretatik abiatuta. Oinarrizko ikerketaren esparruan errendimendu handiko materialak eta aplikazioak garatzeko erabiltiku dugu, TRL baxuetan mantenduta”. Garikoizek nabarmendu du, halaber, “ekimapendu berezia dela, bakarra ZTBESren baitan, eta guztiz osagarria dela prozesuen industrializaziotik eta TRL altuagoetatik hurbilago dauden beste zentro teknologiko batzuen gaitasunekin”.
Hauts metalikoak atomizatzeko ATO lab Plus ekipoa eta azpiegitura hau erabilita sortutako NiTi hauts metalikoen SEM irudia
AZTERLANen hauts metalikoa atomizatzeko instalazioak hauts metalikoak manipulatzeko eta ezaugarritzeko funtsezkoak diren beste ekipo batzuek osatzen dituzte: bahetzaile ultrasonikoa, lan-kanpaia, Hall-n inbutua, balantza eta higrometroa; baita horiek mantentzeko ekipo periferikoek ere (ultrasoinu bidezko garbiketa-ganbera eta ATEX xurgapen-ekipoa).
Gaitasun berri horien aurkezpena Eusko Jaurlaritzaren AZPITEK programaren emaitzak jakinarazteko testuinguruan egin da. Programa hori azpiegitura berri hau finantzatzeko esparrua da, eta AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroaren egoitza izan du eszenatoki.
Aurkezpenean parte hartu dute Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak; Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Estibaliz Hernáezek eta Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Alberto José Fernández Gonzálezek, bai eta BRTAko eta aliantzari atxikitako zentroetako ordezkariek ere. Bere hitzaldian, sailburuak gogorarazi du AZPITEK programa 2021ean sortu zela Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko Teknologia Zentroei eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroei azpiegitura zientifiko-teknologikoak eguneratzen eta eskuratzen laguntzeko, Euskadik zientziatik eta teknologiatik dituen erronka sozioekonomikoei erantzuten jarraitzeko, eta gogorarazi du hasieratik 51 azpiegitura zientifiko-teknologiko indartzea lortu duela, RIS3 estrategietan banatutako 26m euroko guztizko inbertsioarekin; industria adimenduna, energia garbienak edo osasun-proiektuak.
Bestalde, AZTERLAN Fundazioko lehendakari eta BETSAIDE S.A.L. burdin galdaketa enpresaren zuzendari nagusi Beatriz Gonzálezek eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari “jasotako konfiantzagatik. Izan ere, azpiegitura horren aldeko behin betiko apustua egiteko aukera eskaini digu, eta, zalantzarik gabe, AZTERLANentzat ikerketa-ildo garrantzitsuak garatzeko indargarria izan da, bai eta Euskadiko I+G+b azpiegitura indartzeko laguntza horien garrantzia ere”.
Ildo beretik, AZTERLANeko zuzendari nagusiak nabarmendu du zentroak AZPITEK 2021 deialdian jaso zuen laguntza, EBSD (Electron Backscatter Diffraction) teknologia eta Axia ChemiSEM ekortzeko mikroskopio elektronikoa berri bat izatea ahalbidetu zuena, metalurgian espezializatutako zentro teknologikoaren ikerketa-gaitasunak sendotuz.