Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 23 de septiembre de 2014

IK4-AZTERLANek galdaketako silize kristalinoaren kudeaketa eta kontrolaren optimizazio lanetan diardu

Galdaketa teknologiak, silizea (SiO2) osagai nagusi bezala dauzkan material ugari erabiltzen ditu. Silize kristalinoak osasunean dituen efektuak, arnasgarria den hautsarekin erlazionatuta daude. Hain zuzen ere, hauts frakzio hau biriketara sar daiteke eta silikosia bezalako itzulezina den arnasketa gaixotasunak sor dezake. Aipatutako silize partikula hauek biriketan gelditzen dira fibrosi nodular progresiboa sortaraziz.

Bi urtetan zehar, IK4-AZTERLAN-eko talde aditua intentsiboki haritu da lanean galdaketa enpresa kopuru garrantzitsuekin, material erregogorren hornitzaile nabarmen batekin eta lan arriskuen prebentziorako enpresa batekin besteak beste. Bertan, prozesuko etapa desberdinetan silize kristalinoak daukan eragina aztertu da, moldeaketa teknologia eta material desberdinak erabiliz.

Proiektuaren emaitzak hobekuntza aukeretara eta eskuragarri dauden teknika hoberenen aplikaziora zuzentzen dira. Horrela, langileak silizearen aurrean daukan babesa ziurtaraziko du, esposizio muga-balioa (VLA) baino maila baxuago batetara egokituz.