Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 17 de julio de 2018

IK4-Azterlanek gainazalen teknologien eta galdaketa prozesuen ikerketa lerroetako azken berrikuntzak aurkeztu ditu XV Materialen Kongresu Nazionalean

Ikerketa Metalurgikorako Zentroak material metalikoen galdaketa prozesuei buruzko sinposioa ere moderatu du kongresu berean.

Beste behin ere, IK4-Azterlan Ikerketa Metalurgikorako Zentroak berriki Salamancan egin den Materialen Kongresu Nazionalean parte hartu du. Materialen Espainiar Elkarteak (SOCIEMAT) antolatuta, 350 profesional inguru batu ditu materialen eta berauen eraldaketa teknologien inguruko azken berrikuntzak partekatzeko.  

Kongresuaren XV. edizio honetan IK4-AZTERLANek bi sinposiotan parte hartu du: “Gainazalen zientzia eta ingeniaritza aplikazio aurreratuetarako” eta “Material Metalikoen Galdaketa Prozesuak”.

Lehen parte hartzea Enara Mardaras ikerlariaren eskutik etorri zen zeinak “Surface modification of a cast iron with spheroidal graphite using duplex Steel” (grafito esferoidaleko galdaketa burdinaren gainazalen eraldaketa duplex altzairua erabilita) hitzaldian IK4-AZTERLANEKO Prozesu Metalurgikoen B+G taldeak galdatutako burdinaren korrosioa gutxitzea nola lortu duen azaldu zien bertaratutakoei burdin honen eta duplex altzairuaren arteko fusio misto prozesu baten bitartez. Prozesu honi esker posible da gainazala forma eta geometria desberdinetara egokitzea, bestelako estaldurarik edota gainazalaren tratamendurako prozesurik gabe.

Zentro Teknologikoaren bigarren parte hartzeari dagokionean, Ibon Lizarralde ikerlariak eskaini zuen “Material Metalikoen Galdaketa Prozesuak” sinposioan, non “presio baxuko teknologiaren bidez fabrikatutako aluminiozko piezen mikroestrukturaren eredu prediktiboa” izeneko lana aurkeztu zuen. Bertan, Lizarraldek urtutako aluminioaren analisirako kikara estandarren analisi termikoko parametroen (Thermolan®-Al ekipoa erabilita) eta fabrikatutako azken piezaren zona desberdinetan lortutako mikroestrukturaren arteko erlazioak landu zituen. Material metaliko arinetan espezializatutako ikerlariak alearen finketaren eboluzioaren eredu bat nola lortu duen azaldu zion audientziari, solidotze kurbaren azpi-hoztearen eta saiatutako piezen modulu termikoaren arabera.

2018 Materialen Kongresu Nazionala “I Iberian Meeting on Material Science” ekitaldiarekin batera egin da zeina elkarlanean antolatu duten SOCIEMAT elkarteak eta Sociedade Portuguesa de Materiais elkarteak.

Materiales ligeros i+dIK4-Azterlaneko Ikerlari Ibon Lizarralde bere hitzaldiaren momentu batean.