Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 26 de agosto de 2020

AZTERLANek Fabrikazio Aurreratuan erabiltzeko material metaliko berriak garatuko ditu hainbat euskal agente zientifiko-teknologikorekin batera

CEMAP proiektuaren baitan sortuko diren material zeramikoen eta metalikoen helburu nagusia da berauen ezaugarriak hobetzea merkatuko gero eta eskakizun altuagoei erantzuna emateko, batez ere, garraio, hegazkingintza, energia eta makina erreminta sektoreentzako. Era berean, egun indarrean dauden produkzio prozesuak hobetzeko helburua ere badauka.

Duela gutxi hasi da CEMAP proiektua Fabrikazio Aurreratuan erabiltzeko ezaugarri aurreratuak dituzten materialak garatzeko helburuarekin. CEMAPen xedea da industria-ehunaren lehentasunei erantzuna ematea balio gehitu altuko soluzioak eskainita, hauek, era berean, euskal enpresak posizionatzeko aukera eskainiko dutelarik beste europar erregio batzuenarengandik desberdina den eskaintza garatuta. Horretarako baita Basque Digital Innovation Hub-aren Material Aurreratuen Nodoaren baitako koordinazioa eta gaitasunen garatzea landuko ditu.

Honela, proiektuan parte hartzen duten agenteen partzuergoak balio gehitu handiko material aurreratuak garatzeko erronka dauka aurretik, baita egun erabiltzen diren prozesuak hobetzekoa ere, bereziki, garraio, hegazkingintza, energia sorrera eta makina erraminta sektoreetara zuzenduta.

CEMAP proiektuaren helburu zehatzen artean ondokoak nabarmen daitezke:

  • Korrosioaren eta higiduraren aurreko erresistentzia gehitua duten entropia altuko aleazioak garatzea, erreminta-altzairuen (higidura-erresistentzia) eta super-aleazioen arteko (propietate mekanikoak tenperatura altuan lan egiteko eta korrosioaren aurreko erresistentzia) hutsunea beteta.
  • Funtzio anitzeko aleazioak garatzea, zeinak forma memoria izango duten, eta hauek produzitzea Fabrikazio Gehituko teknologien bitartez.
  • Super-aleazioen soldagarritasuna eta propietate mekanikoak hobetzea (hala nola, creeparen eta korrosioaren aurreko erresistentzia) tenperatura altuetan erabili ahal izateko, fabrikatutako osagarrien bizitza-erabilgarri eta segurtasun baldintzak hobetuta.
  • Harikortasun handiko entropia ertain eta altuko aleazio berriak sortzea, osagarri estrukturalak arintzeko aplikazioak ahalbidetuko dituztenak.
  • Muturreko baldintzetan erabiltzeko material zeramiko eta zermet berriak sortzea Fabrikazio Gehituko teknologiekin prozesatuak.
  • Ezaugarri bakarrak dituzten aleazioak atomizazioaren bidez produzitzea, ohiko aleazioak, besteak beste, kobalto oinarria duten superaleazio kritikoak, ordezka ditzaketenak.

CEMAP proiektuaren partzuergoa honako agente teknologikoek osatzen dute: Basque Research and Technology Alliance-eko (BRTA) Azterlan, Ceit (koordinatzailea eta liderra), Lortek, Tecnalia eta Tekniker zentro teknologikoek, eta UPV/EHUren hainbat departamenduk (Materia Kondentsatuaren Fisika, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Magnetismoa eta Materialen Fisika), Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Eibar Precision Casting (EIPC) enpresaren B+G unitateak.