Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 3 de junio de 2019

IK4-AZTERLANek Etorkizuneko Galdarekin lotutako azken garapen teknologikoak aurkeztuko ditu GIFAn

Metalurgian eta metalaren eraldaketa prozesuetan espezializatutako zentro teknologikoaren standa 16. Hallean kokatuta egongo da, F01 postuan.

Ekainaren 25etik 29ra IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroak GIFA 2019 galdaketa teknologien feria entzutetsuan parte hartuko du, galdaketa enpresen lehiakortasuna hobetzera zuzendutako bere gaitasunak eta azken garapen teknologikoak aurkeztuko dituen.

“Shaping the Foundry of the Future” (Etorkizuneko Galdari forma ematen) lema azpian, IK4-AZTERLANek “Etorkizuneko Galda” bilakatzeko eskaintza aurkeztuko du. Zentro teknologikoaren hitzetan, Etorkizuneko Galda “prozesu produktibo efizienteak dituen galda da, zero akats filosofia duena eta gero eta eskakizun zorrotzagoak dituen eskaerei aurre egiteko prest dagoena”.

Helburu honekin, IK4-AZTERLANek GIFA 2019n aurkeztuko ditu ondoko alorretan garatu dituen soluzio teknologikoak: kalitate metalurgikoa, prozesu eta produktuen optimizazioa, 4.0 industriako teknologien garapena eta ezarpena (software metalurgikoa, kontrolerako sistema prediktiboak, digitalizazioa eta trazabilitatea).

Espezializazio maila altua galdaketa teknologietan

Industriara igorriko den ezagutzaren sorrera da IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroaren misio oinarrizkoa. Metalurgian eta metalaren transformazio teknologietan espezializatutako zentro teknologiko moduan, bere ikerketa lerroak industria metal-mekanikoen eta hauen bezeroen erronkekin lerrokatuta aurkitzen dira, espezializazio maila altua duelarik galdaketa teknologietan.

IK4-AZTERLANen galdaketa enpresei zuzendutako eskaintza teknologikoa ondoko elkarlan alorretan gauzatzen da gehien bat:

  • Aleazio berrien garapena eta ezaugarrien hobekuntza
  • Galdaketa prozesu industrialen efizientziaren hobekuntza
  • Produktuen optimizazioa
  • Galdaketarako 4.0 soluzioen garapena eta ezarpena. Prozesuen digitalizazioa
  • Ingurumenaren gaineko inpaktuak gutxitzera eta efizientzia energetikoa hobetzera zuzendutako eko-berrikuntza
  • Osagarrien pisua murriztera eta propietateak hobetzera (nekearen zein korrosioaren aurreko jokaera, gainazalen optimizazioa…) zuzendutako estrategiak

GIFA azterlan