Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 13 de mayo de 2019

IK4-AZTERLANek ESAFORM 2019 Konformatu Teknologien Kongresuaren 22. edizioan parte hartu du

IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak CIE LEGAZPI enpresarekin batera sortu duen tratamendu termikorako sistema berria aurkeztu du.

Maiatzaren 8tik 10era bitartean ESAFORM 2019 Konformatu Teknologien Kongresua egin da Vitoria-Gasteizen. Ekitaldi tekniko honen 22. edizioa Konformatze  Prozesuen Europar Elkarteak antolatu du Mondragon Unibertsitatearekin batera. Aurtengoan 300 nazioarteko aditu inguru bildu dira, akademia zein industria alorretik, material desberdinak (metalak, polimeroak, zeramikak zein konpositeak) konformatzeko teknologiekin lotutako berrikuntza eta garapen teknologiko berrienak partekatzeko.

Kongresuaren programa ofizialaren baitan, IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketarako Zentroak “Forging Residual Heat Exploitation Feasibility for Annealing Treatments in Space Restricted Lay-Outs” ikerkuntza lana aurkeztu du. Zentroa ordezkatuz, Itziar Berriozabalgoitia ikerlariak IK4-AZTERLANek CIE LEGAZPI enpresarekin batera garatu duen lerroko tratamendu termiko sistema berritzailea aurkeztu du espazio mugak dituzten instalazioetarako.

Sistema berritzailearen gako nagusia da forjako bero hondarra eta osagarrien egokitzapen termikoa (osagarriak helburu horretara zuzendutako medio batean murgilduta) erabiltzen dituela suberaketa labean sartu aurretik. Sistema berri hau garatzeko ikerketa taldeak tratamendu termikoaren diagramak landu ditu aleazio zehatzei eta fabrikatutako osagarrien ezaugarri dimentsionalei dagozkien hozte-kurbekin batera. Honela, forjatutako piezen hozte prozesua eta hauek tratamendu labean sartu aurretik lortu beharreko tenperatura optimoa zehaztu dira.

Esaform