Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 29 de agosto de 2017

IK4-AZTERLANek “121st AFS Metalcasting Congress 2017” ekitaldian parte hartu du (Milwaukee, AEB)

IK4-AZTERLANek parte hartze aktiboa izan du nazioarte mailan entzute handikoa den Kongresu honen programa ofizialean (zeina Ipar Amerikako Galdaketa Feriaren 5º edizioarekin batera ospatu den). Zentro Teknologiko honen ikerkuntza lana saritu da Kongresu honen aurreko edizioan aurkeztutako ikerlan hoberenaren izendapena jasota. Saria ekitaldiaren antolatzaile den AFS American Foundry Society (Galdaketaren Amerikar Elkartea) erakundearen eskutik jaso du.

IK4-AZTERLANek AFS Metalcasting Congress ekitaldian aurkeztutako lanean artean dago zentro teknologiko honetako ikertzaile den Pello Larrañagaren aurkezpena, “Re-assessment of nucleation models for Spheroidal Graphite through advanced SEM analysis” izenekoa. Lan honek aurreko edizioan (2016n) aurkeztutako lana osatzen du, hain zuzen, ekitaldi hartan aurkeztutako ikerlanik onenaren saria jaso duena. Sari emate ekitaldia “Division Recognition Luncheon” zeremonian burutu zen eta saria jaso zuten Larrañaga jaunak berak, IK4-AZTERLANeko Ikerketa Metalurgikoko I+G zuzendari Ramón Suárez-ek eta Ohio-ko Unibertsitateko kide Doru Stefanesku jaunak.

Bi lanok, iazkoak eta aurtengoak, grafitoaren nukleazioaren inguruko teoria desberdinen analisi kritikoa egiten dute, batak orri-egiturako galdaketaren alorrean (2016) eta bigarrenak galdaketa esferoidalaren alorrean (2017), beti ere, nukleorik aktiboenetan azpimarra jarrita.  

Lan hauek Metalcasting Congress-en aurkezteak IK4-AZTERLANeko ikerlari taldeetako baten lanaren burutzea dakar. Talde honen parte dira baita Gorka Alonso eta Esther de la Fuente ikerlariak. Jasotako aitorpenak metalurgiaren eta fundizioaren alorrean Zentro Teknologiko liderren artean kokatzen du IK4-AZTERLAN eta etorkizuneko garapen aukera asko irekitzen dizkio.

Horrekin batera, AFSren ekitaldia eszenatoki ezin hobea izan da gure Ikerketa Metalurgikoko Zentro honek aleazio arinen inguruan egindako garapenik berrienak aurkezteko. Zentzu honetan, Ana Fernandez IK4-AZTERLANeko ikerlariak “Effect of Wall Thickness and Manganese Additions on the Formation of Intermetallic Iron Phases in New Secondary Alloys Suitable for Vacuum Assisted HPDC” azterlana aurkeztu zuen, FP7-Soundcast proiektu europarraren baitan egin dena. Bertan, Mn edukia doituta fase eratzaileak moldatzea lortu da birziklatutako aluminioa erabilita Presio Altuko Aluminio Injekziozko (edo HPDC zein High Pressure Aluminium Die Casting) piezak fabrikatzeko. Aleazio honek abantaila esanguratsuak dauzka bai lehengaiaren (birziklatutako aluminioa) kostua gutxitzea dakarrelako bai injekziozko moldeen iraupena gehitzen duelako. Aleazioa industrializatzeko prest dago.

Pello Larrañaga IK4-azterlan durante su ponencia

               IK4-AZTERLANeko ikerlari Pello Larrañagaren aurkezpena (Ferrous Materials)

Ponencia de la investigadora de IK4-AZTERLAN Ana Fernández (Nonferrous Materials)

              IK4-AZTERLANeko ikerlari Ana Fernándezen aurkezpena (Non Ferrous Materials)

Stefanescu, larrañaga, suarez recogen el premio

           AFS Metalcasting Congress 2016 ekitaldiko ekarpen tekniko hoberenari saria. Ezkerretik eskuinera, Stefanescu, Suárez eta Larrañaga jaunak.
      (Division Recognition Luncheon, Milwakee, USA)