Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 22 de julio de 2019

IK4-AZTERLAN Zentro Teknologikoak ENAC erakundearen akreditazioa lortu du UNE-EN ISO/IEC 17025:2017 Arauaren arabera

UNE-EN ISO/IEC 17025 Arauak “saiakuntza eta kalibrazio laboratorioen eskakizun orokorrak” zehazten ditu. Arauaren errebisiorik berrienaren helburua da “laboratorioen ekimenean konfiantza sustatzea” eta “erakustea laboratorioak gai direla emaitza baliagarriak eskaintzeko”. Arauaren errebisio berria 2020 urteko urrian sartuko da indarrean; IK4-AZTERLAN dagoeneko egokitu da sistema berriaren eskakizunetara.

UNE-EN ISO/IEC 17025  arauaren bertsiorik berrienak, 2017ko abenduan publikatua (2005eko bertsioa ordezkatuz), laboratorioen gaitasuna, inpartzialtasuna eta operazioa berresteko eskakizun orokorrak zehazten ditu. Berrikuspen honen helburu nagusia da araua CASCO QS-CAS-PROC/33  dokumentuarekiko egokitzea eta berau ISO 9001:2015 arauarekiko doitzea.

Berrikuspen honek barneratutako berrikuntzen artean nabarmentzekoak dira arriskuetan oinarritutako filosofia barneratzea, laboratorioek euren ekimena hobetu dezaten, eta bai inpartzialtasuna bai eguneroko funtzionamendua hobetzea helburu duten zenbait eskakizun berri.

Eskakizun berri hauetara egokitzeko, 2018an zehar IK4-AZTERLANek bere kalitate sistema egokitu du. ENACen auditoretza arrakastaz igaro ostean, Zentro Teknologikoak entsegu fisiko-kimikoak, metalografikoak, ez-suntsitzaileak eta korrosioarekin lotutakoak burutzeko akreditazioa lortu du.

Honela, IK4-AZTERLANek bere sistemaren efizientzia hobetzen jarraitzen du, Ikerketa Metalurgikoko Zentroari lehen mailako gaitasun analitikoak ematen dizkiona.