Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 22 de enero de 2013

IK4-Azterlan ikerkuntza zentroak, Euskadiko Ingurumen Jasangarriaren lehengo azokan parte hartuko du

IK4-Azterlan zentro teknologikoko Jasangarritasun eta Ingurumen sailak, urtarrilaren 25 eta 26-an Durangoko Landako Gunean ospatuko den Euskadiko Ingurumen Jasangarriaren lehenengo azokan parte hartuko du.

Berdeago programaren barruan dagoen azoka berri hau, Bizkaiko Foru Aldundia, Durangoko Udala eta Mondragon unibertsitateko enpresa fakultateak antolatzen dute. Azokaren helburu nagusia, ingurumen, jasangarritasun eta eraginkortasun energetikoaren inguruan eman diren azkenaldiko aurrerapenak gizartera hurbiltzea izango da.
Gertakizunak, ekintza programa zabala izango du. Energia eta eraikuntzari buruzko konferentziak eta gizarte kontzientziazioari buruzko partehartze tailerrak egongo dira besteak beste.

Azokan, sektorean bere garrantzia daukaten berrogei enpresa baino gehiagok hartuko dute parte. IK4-Azterlanek, Telur Geotermia y Agua, S.A-rekin batera, lan linea desberdinak eta burututako ikerkuntza proiektu garrantzitsuenak jakitera emango ditu.

Berdeago