Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 6 de septiembre de 2018

IK4-AZTERANen parte hartzea 73. Mundu Galdaketa Kongresuan

Irailaren 24tik 27ra egingo da Krakovian (Polonia), mundu mailan erreferente den kongresu hau, zeinak nazioarteko lehen mailako galdaketa adituak eta erakundeak bilduko dituen sektoreko garapen teknologikorik berrienak partekatzeko.

IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak Kongresuaren programa ofizialean parte hartuko du 4 ponentzia tekniko aurkeztuta Teknologia, Materialak eta Iraunkortasuna eta Efizientzia energetikoa ataletan. 

Logo 73 Congreso Mundial de Fundición

Zentro Teknologikoaren garapenak galdaketa teknologien, materialen eta ingurumen alorretan kokatuko dira.

Galdaketa teknologien alorrean, Pello Larrañaga ikerlariak Zentroak garatutako kontrolerako sistema prediktiboa aurkeztuko du, denbora errealean burdin harikor galdaketan grafitoaren nodulartasuna kalkulatzeko. Sistema berritzaile hau metalaren hozte-kurban eta prozesuaren parametro errealetan oinarritzen da.

Aldi berean, materialei buruzko sinposioak Edurne Aguado eta Ana Fernández doktoreen aurkezpenak hartuko ditu, hurrenez hurren, burdin-gris galdaketa eta aluminio-galdaketa teknologien inguruko berrikuntzak erakusteko. Bere aldetik, Aguadok burdin-griseko fundizioan silizioa aluminioarekin ordezkatuta metalaren ezaugarri mekanikoak nola hobe daitezkeen aurkeztuko du; ondoren, Fernándezek Thermolan®-Al erremintarekin (IK4-Azterlanek garatutako softwarea) presio baxuko fundizioan (LPDC) alearen tamainaren aurreikuspena modelizatzeko garatutako metodologia berritzailea aurkeztuko du.

Azkenik, Iraunkortasuna eta Energia Efizientzia atalean, Erika Garitaonaindia ikerlariak galdan erabilitako areak (spent foundry sands) balioztatzea ahalbidetzen duen sistema mekaniko berritzailearen diseinua eta balidazioa aurkeztuko du. Erreminta hau LIFE ECO-SANDFILL Proiketu Europarraren baitan lanean diharduen ikerlari taldearen lanaren emaitza da.

Galdaketa teknologietan adituentzako topagune estrategikoa

Mundu Galdaketa Kongresua bi urterik behin egiten da eta erreferentziazko ekitaldia da fundizio industriarentzat. IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroarentzako ere funtsezko lan-esparrua da, izan ere, esperientzia zabala eta espezializazio maila altua dauzka galdaketa teknologien alorrean (GDC, LPDC, VLPDC, HPDC).

Kongresuaren programa zabalari gehitzen zaizkio beste hainbat ekitaldi, hala nola: Nazioarteko Galdaketa Feria, bisita industrialak enpresetara, unibertsitateetara zein zentro teknologikoetara, Mundu Galdaketa Erakundearen lan bilkurak, eta abar.

2014 urtean IK4-AZTERLANek, Tabira Fundizio Institutuarekin eta Mundu Galdaketa Erakundearekin batera, antolatu zuen 71. Mundu Galdaketa Kongresua, Bilbon egin zena eta 45 herrialdetik gorako 1100 teknikari eta espezialista bildu zituena.