IK4-AZTERLANek B+G+i kudeaketa zertifikazioa lortu du
Metalurgia Ikerketa Zentroak bere ikerketa eta transferentzia ekimenaren kudeaketa sistemaren bikaintasuna ziurtatzen du honela, UNE 166002 arauaren arabera.
Metalurgia Ikerketa Zentroak bere ikerketa eta transferentzia ekimenaren kudeaketa sistemaren bikaintasuna ziurtatzen du honela, UNE 166002 arauaren arabera.
IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak antolatuta, American Foundry Society, World Foundry Organization eta Tabira Galdaketa Institutuarekin batera antolatuta, nazioarteko lan bilkura honek burni-galdaketaren fundamentu metalurgikoak berrikusteko aukera eskaini du, industriara zuzendutako garapen teknologikorik berrienetako batzuen inguruko ikerketak eta garapen teknologikoak partekatuta. Ekitaldiak material honek eskaintzen dituen aukeretako batzuk ezagutzera emateko aukera eskaini du, automobilgintza eta itsasontzigintza sektoreetan besteak beste, biak ere eskakizun handiko sektoreak.
Trater Day ekitaldiaren 4. bilkura urriaren 17an egingo da IK4-AZTERLAN Zentro Teknologikoaren egoitzan (Durango, Bizkaia).
FERROVIAL Servicios enpresak antolatuta, urriaren 1ean Vitoria-Gasteizen egin den bilkuraren helburua izan da digitalizazioarekin lotutako erronken inguruko esperientziak partekatzea. Interes handiko jardunaldiko lan programak agente desberdinen (instituzioak, enpresak, hezkuntza alorrekoak, teknologikoak zein gizarte alorrekoak) arteko ikuspuntuak eta esperientziak elkarbanatzea ahalbidetu du aro digital berriaren aurren sortutako erronka eta aukeren aurrean.
Prof. Emeritus Doru M. Stefanescu doktorearen (Alabama University eta Ohio State University) zuzendaritzapean burututako "Nucleation and growth of graphite in cast iron” tesiak bikain kalifikazioa jaso du epaimahaiaren eskutik.