Metalurgia Ikerketa Zentroa

Gaurkotasuna

IK4-AZTERLAN-ek aluminio aleazioen eta bere transformazio prozesuen ikerketa bidea sendotu du, alor honetako bere hirugarren europar proiektuaren onarpenarekin.

Joan den Ekainak 2an Ajalvir-en (Madrilen) HardALU proiektuko Kick-off-a gertatu zen (H2020-SMEINST-2-2014: 674539) Hornos y Metales S.A.-k lideratuta., non IK4-AZTERLAN-ek aktiboki kolaboratzen duen. Proiektuaren helburua ohantze fluidizatuaren teknologia merkatuan jartzea da, aluminio-injekzio bidez egindako motor blokeen tratamendu termikorako (HPDC) eta automobilgintza-sektorearen beste osagai batzuentzako ere.

Irakurri

Bizkaiako Suhiltzaileek eta Larrialdietako Zerbitzuek prestakuntza hobetu dute IK4-Azterlaneko eta Grupo Gestampeko adituen eskutik.

Ekimen garrantzitsu honek IK4-Azterlanen ikerketa arloetako batean dauka jatorria, bero-estanpazioaren teknologian hain zuzen ere. Zentru teknologikoko adituek larrialdietako zerbitzuekin partekatu dituzte automobilen karrozerietako osagaietan erabiltzen diren erresistentzia ultra altuko altzairuen (UHSS) ezaugarri nabarmenenak. Jardunaldiak material berri hauei buruzko ezagutza aurreratuak banatzea ahalbidetu du, trafiko istripuak ematen diren kasuetarako, esku-hartze protokolo eraginkorrago eta seguruagoak zehaztera lagunduko dutenak.

Irakurri