Metalurgia Ikerketa Zentroa

Gaurkotasuna

IK4-AZTERLANeko ikerlari Garikoitz Artolak doktorego tesia aurkeztu du erresistentzia altuko altzairuetako arrakalen modelizazioaren inguruan

Javier Aldazabal Mensa (Nafarroako Unibertsitatea) eta Ana Isabel Fernández (IK4-AZTERLAN) doktoreen zuzendaritzapean burututako “Erresistentzia altuko altzairuen hidrogenizazio bidezko fragilizazioarekiko suszesptibilitatea: jokaera itsas-ingurumenetan eta arrakaldura patroien modelizazioa” tesi lanari Bikain kalifikazioa eman dio epaimahaiak. Epaimahaiaren buru izan da José Manuel Martínez Esnaola doktorea (TECNUN – Universidad de Navarra) eta bertan parte hartu dute baita Denis Badiola Prof. doktoreak (TECNUN – Universidad de Navarra), Asier Bergara doktoreak (CEIT-IK4), Carlos Angulo doktoreak (EHU/UPV) eta Sergio Cicero Prof. doktoreak (Cantabria-ko Unibertsitatea).

Irakurri