Metalurgia Ikerketa Zentroa

Kudeaketa Politika

Edificio IK4-AzterlanIK4-AZTERLAN irabazi asmorik gabeko Metalurgia Ikerketa Zentro pribatua da helburutzat duena metalurgiaren alorrean eta material metalikoen transformazio teknologia desberdinen inguruan ezagutza sortzea, biltzea eta transferitzea baita balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzea ere industria metal-mekaniko ehunaren lehiakortasuna hobetzeko.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak zein Ikerkuntza, Espainiako Gobernuaren Ekonomia eta Lehiakortasun Departamentuaren Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntzarako Estatu Idazkaritzak Zentro Teknologiko bezala onartua, IK4-AZTERLANek herrialdeko industria eta berrikuntza politikekin konpromiso tinkoa mantentzen du.

Elementu lotesle bezala, IK4-AZTERLANek bere ekimen alor desberdinak egituratzen dituen eta hauei erantzuna ematen dien Kudeaketa Sistema hartu du. Sistema honek bikaintasunaren bidean aurrera egitea ahalbidetzen du, ezar daitezkeen baldintzak betetzea bermatzen du, tartean oinarri duen UNE 1666002 arauak bere baitan zehazten dituenak, eta etengabeko hobekuntzako prozesua kontsolidatzen du.

Kudeaketa Politika honen onarpenaren bitartez, Zuzendaritzak berau betetzeko konpromisoa aurkezten du eta bere burua behartzen du IK4-AZTERLANen kolektiboa osatzen dutenei ezagutzera ematera, Zentroaren ekimenaren alorrean zuzenean zein zeharka interesdun diren agente zein alderdien eskura jarrita.