Metalurgia Ikerketa Zentroa

Metalurgian Espezializatutako Ikerketa Zentrua

Edificio AzterlanIK4-AZTERLAN metalurgian espezializatua dagoen irabazi-asmorik gabeko Zentru Teknologiko pribatua da. Bere eginkizun nagusia da metalurgiaren eta materiale metalikoen transformazio teknologietan alorrean ikerkuntza eta ezagutza transferentzia burutzea, baita ere balio gehitu altuko zerbitzuak eskaintzea industria metal mekanikoaren lehiakortasuna areagotzeko, enpresekin elkarlan estuan lan eginda.

IK4-AZTERLANek ikerkuntzan bikaintasuna sustatzen du eta jakitun da inguru industrialean teknologia-transferentzian eta difusioan duen eginkizunaz. Horregatik nazio mailan zein nazioartean erreferente diren beste hainbat agente zientifiko-teknologikorekin batera lan egiten du. 

IK4-AZTERLANek Europa mailan sektore metalurgikoan erreferente izan nahi du aldi berean oinarrizko ikerketa, ezaguera sorkuntza, ikerkuntza-aplikatua eta teknologia transferentzia sustatuz.

IK4-AZTERLANek 30 urtetik gora darama industriaren beharrei erantzun integrala eskaintzen Zerbitzu Teknologiko Aurreratuen bitartez. Hauek ikerkuntzaren eta teknologia transferentziaren alorrean egiten duen lana osatzen dute. Sektore industrial desberdinetako, besteak beste, automobilgintza, eoliko, aeronautiko, trenbide, itsas eta makina erreminta sektoreetako 1.500 bezero baino gehiagori zerbitzua eskaintzen die.

Horrekin batera, IK4 Aliantzaren parte izateak, zeina 1.300 ikertzaile baino gehiago biltzen dituzten zazpi Zentru Teknologikoz osatua dagoen, dudarik gabe, IK4-AZTERLANen helburuen lorpenean bultzada handia suposatzen du.